XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Han goian gizon bat dago, bele batekin; jadanik platera ipini diot.

Nik ez dakit zein izan daitekeen lagun horrekin joatearen misterioa.

Ostalariak bere ozpinak utzi zituen eta berarekin igon zen.

- Zer, ez didazue janaria ipiniko ala? - Zure lagunaren zain gaude.

- Esana dut hauxe dela nire laguna.

- Zein ofizio dauka animaliak? - Igarle. Igarlea da.

- Nola? - I-gar-le-a.

Zuritu nahi al zara? Ea, Labazomorro, Labazomorrotxo, mintzo, Joantxok agintzen dizu eta! Zer dago ostatuko atean?.

Bere belarria hurbildu zuen belearen mokora.

- Zer diozu? Hiru hogerleko?... Ate nagusian, ezkerretarantz pitxin bat alboratuak, hiru hogerleko daudela dio.

Ostalariek korrika egin zuten eta elkar bultza, egiaztatzeko.

Hantxe zeuden hiru hogerlekook.

- Ai, adiskide, sal iezaguzu bele hori!.

- Ez; ez eta munduko ongi guztiaren truk ere.

- Eta hori beti gertatzen da ala kasualitate bat da?.